Larrepetit

Adjektiboak

Castillo Suarez.
2011ko martxoaren 15a
00:00
Entzun
Ikastolan ikasi genuen adjektiboek izenaren nolakotasuna, ezaugarriak eta propietateak aditzera ematen dituztela. Izenak aldatzea eta haiei buruzko informazio gehiago ematea dela haien eginkizun nagusia. Adjektiboak apaingarriak izaten dira maiz; beste batzuetan, ordea, laguntzen duten izena baino garrantzitsuagoak dira ia.

Richar Golsteinek erabili zuen lehendabiziko aldiz isilgordeko homofobia izendapena gero eta zabalduagoa dagoen eta begirunezko mozorroa duen homofobia azaltzeko. Egun, zorionez, gaizki ikusiak daude homesexualen kontrako jarrera oldarkorrak, esplizituak, eta kriminalak, baina errespetuzko eta begirunezko hitz askoren pean, estigmatizazioa bizi-bizirik jarraitzen du. Zenbat lagun daude «nik ez dut ezer ere homosexualen kontra» errepikatu, baina ez luketenak horrelako seme-alaba bat nahi inondik ere. Zenbatek barre egiten dute telebistako aurkezle gayekin gizartearen zati handi baten ordezkari bakarrak horiek balira bezala, txutxumutxuak kontatzea balitz bezala haien eginkizun bakarra.

Xenofobiarekin antzeko zerbait gertatzen da. Robert Basilachek II Mundu Gerran zentzuzko antisemitismoa izendapena erabili zuen. Judutarrak diskriminatu behar ziren, baina ez ziren beharrezkoak kontzentrazio-esparruak eta progromoak. Maita ditzagun judutarrek egindako arte-lanak, baina bazter ditzagun geure gizarteetatik eta babes gaitzan haiengandik.

Slavoj Zizekek zentzuko xenofobia erabiltzen du gaur egungo migrazio politikez hitz egiterakoan. Izan ere, egun etorkinei eskatzen zaizkien gauza asko ez zaizkie bertakoei eskatzen, eta haien kultur ezaugarri asko ezabatu nahi dira berdintasunaren izenean. Ameti ditzagun Indiako medikuak, Txinako enpresariak eta Frantziako futbolariak, bainamugak, trabak eta arauak jar diezaizkiogun miseriatik ihesi heldu direnei. Gainera, egin ditzagun gure arazoen (langabezia, gaizkiletasuna, zerbitzuen saturazioa...)errudun nagusiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.