Larrepetit

Ahuntzen elkarlana

2011ko apirilaren 27a
00:00
Entzun
Elkarlana zein zaila den bizitzen ari naiz hierarkiarik gabeko lantalde batean. Denak emakumeak gara,baina ez dakit generoak baldintzatutako arazoak ditugun. Baliteke, ez dut hipotesia baztertu nahi. Nesken arteko liskarrentzako esamolde propioa dagoalemaneraz: Zickenkrieg. Ahuntz emea eta borroka hitzen elkarketaz osatua. Ez nuke jakingoesaten lokuzioa sexista denala baduen bere izateko arrazoia...

Esan ohi da gizonek gatazkak bideratzeko beste modubatzuk dituztela. Zuzenagoak direla (objektiboak, logikoak,ez-emozionalak). Bai, gerrakere hasten dituzte. Bainalan-egoera batean, lankideen artean sortzen diren dinamiketara bueltatuz: ezberdin jarduten al dugu?

Badira, noski, lan zientifikoak honen inguruan; adostasunik, ordea, ez. Test batzuek erakusten omen dute emakumeok talde batean estatusa galtzeko beldur garenean atoan aliantzak egiten ditugula beste norbait kanpoan uzteko. Hiruko taldetan egin zuten froga, eta emakumezko hirukoteek banatzeko joera erakusten zuten: bi eta bat. Estrategia ustel ateratzen zitzaien, ez baitzuen ez garaipen-aukera areagotzen, ez eta inolako irabazia sortzen. Emozioek galtzen gaituzte?

Halako azterketen arabera, gizonek eta emakumeok ezberdin lehiatzen dugu gure artean. Indarkeria fisikora edo hitzezko erasora jotzea ez zait oso garatua iruditzen. Alabaina, emakumeon arma ei direnak ez dira hobeak: etsaiaren izen ona lohitzen dugu, manipulatu egiten dugu, bestea taldetik baztertzen saiatzengara. Lehenengoa izateko azpijokoan ibili beharrean, elkarrekin zerbait lortzeko helburuarekin lankidearekin ituna egiteahorren zaila gertatzen zaigu? Politikarien hauteskunde aurrekoak, horiexek datozkit gogora, eta parekotasunak ezin nau poztu. :(
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.