Larrepetit

Arkaitz Goikoetxea

2011ko apirilaren 1a
00:00
Entzun
Al Kaedako bideo gore horietako bat zirudien. Bahituari burua aihotzarekin ebakitzen dioten horietakoa. Bahituak begizulo sakonak zituen egunetako tentsio eta lo ezaren ikur, arriskuz inguratuta sentitzen denaren begirada ibiltaria, xuxurlatuz mintzo zen, ezinbestean ari denaren moduan. Txarrena ez zen bizardunen lekuan guardia zibilak egotea. Gogorrena, buzo laranjarenlekuan Arkaitz ikustea zen, Torrotxero, estimu handia diodan laguna.

Gure senitarteko eta lagunak animaliak legez kateatu eta tratatuak diren egoeren irudiak telebistan ematea sufrimendua dohainikereitea da. Espainiar estatuari, europar auzitegiek behin baino gehiagotan gogoratu dioten gisara, tortura salaketak ikertzeari uko egitea ez zaio nahikoa iruditzen. Orain, ikertzen ez dituzten inkomunikazio egunen zatiak zabaltzen dituzte telebista publikoan! Erakutsi guran zelan aitortzen dituzten euskaldunek euren gaiztakeriak espainiar militarrez inguraturik, egunetako tratamendu «ezin gozoagoaren» ondoren eta bideokameraren aurrean.

Arkaitz, ziurrenik, poliziak ordurako, batek daki zelan eta noiz, bazekien informazioa berresten ageri zen bideoan. Ez dago poliziari dagoeneko badakiena ukatzea baino gauza arriskutsuagorik bizirik ateratzea helburu nagusia den egun horietan.

Arkaitz ekintza izugarriez mintzo zen, ikuspegi etiko eta moraletik. Libian pertsonak airetik hiltzen dabiltzan gobernu demokratikoek poliziari disidenteekin, hil ezik, nahi duten guztia egiteko askatasuna ematen dietenean bezala. Gure senitarteko eta lagunak ez dira errugabeak, euskal gudariak dira. 36an ereindako haizeek sortutako enbata. Gogorra, baina gauzei izen ezberdinak jartzen dizkietenak ez dira gu baino humanoagoak.

Musu bat, Torrotxes! Badakite Mombar Hotelekoak berpizten ez badituzte eurek gura baino askoz lehenago askatu beharko zaituztela. Eta politikoki… ez dakite zer datorkien gainera!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.