Aurretik langabetua

Castillo Suarez.
2010eko urriaren 12a
00:00
Entzun
Garai batean gizasemeek lan egiten zuten. Aukera zutenek ikasten zuten, baina, lehenago edo geroago, lan egiten zuten. Normalena zen gaztetan lantegi batean sartzea eta urte luzeak aritzea bertan, erretiroa hartu arte. Gure ingurua lau kategoria oinarrizkotan bereizten genuen: haur eta gazteak, etxekoandreak, langileak eta erretiratuak. Ondoren ezagutu genituen aldez aurretik jubilatu zituztenak. Batzuek zortea izan zuten, multinazional edo banketxe handietan lan egiten zutelako, eta handia izan zen ere geratu zitzaien erretiro-saria. Beste batzuek, ordea, askoz ere erretiro-sari apalagoekin geratu ziren, krisia zela-eta itxi baitzituzten haien enpresak eta ez zuten aukerarik izan beste nonbaiten lanean hasteko.

Kategoria berri bat sortu da egun bizi dugun krisian: aurretik langabetuak, alegia, jakin badakitenak zaila, oso zaila edo ezinezkoa izanen dutela lan-merkatuan sartzea. Hamaika adibide daude: ez dakit zenbatgarren karrera bukatu berri dutenak eta, horretaz gain, hizkuntzak dakizkitenak; eraikuntzan lan egiten zutenak, batere trebakuntzarik ez dutenak eta ezertarako balioko ez dieten ikastaroak egiten pasatzen dutenak denbora; bekadun gisa urteak daramatzatenak, eta, beraz, gizarte segurantzarik ordaintzen ez dutenak; ezintasun fisiko edo psikikoren bat dutenak; gustuko lanpostua eskuratzeko atzerrira joan direnak eta bueltatzeko gogorik ez dutenak badakitelako ez dutela pareko lanik aurkituko...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.