Eneko Gorri.
LARREPETIT

Bizikidetzan murgilduz

2016ko ekainaren 1a
00:00
Entzun
Ostiralean, euskal nortasunaren basamortu den Bokale hirian, egitasmo original bati buruzko informazio bilkura antolatua da. Seaska ikastolen federazioak eta okzitanierarentzat homologo duen Calandreta sareak euskaraz eta gaskoiz murgiltzea proposatuko duen ikastetxea zabaltzeko proiektua aurkeztuko dute. Galdera tekniko-pedagogiko asko izanen dira argitzeko. Baina proiektua mahai gainean izatea merezimendu handia da!

Askotan, gaskoien zapi gorri-horia astindu digute jakobinoek, euskaldunon behin eta berrizko aldarrikapenak hozteko. Zenbat aldiz entzun dugu Baiona-Angelu-Biarritz eremuko politikarien ahoetan, klase bat irekitzekotan, gaskoiz izatea arrazoizkoagoa zela... Edo bide seinaletika itzultzerakoan, gaskoiak euskarak baino zentzu handiagoa lukeela... Funtsean, fede txarra ez bada, ez da sekula argi izan zein irizpiderekin hierarkizatzen dituzten hizkuntzak jaunttoek. Erreparatze historikoa? Eskaera soziala? Prestigioa? Ez naiz segur euskaldunoi bidea mozteko medioa ez balitz gaskoiek hainbeste arreta eta estimu izango ote luketen agintariengandik. Frantzia asimilatzaile eta uniformizatzailean, aniztasunak ez du tokirik. 1905eko laikotasun legea bezala, Konstituzioaren 2. artikulua berezitasun mota guzien ukazioaren tresna da. Terrenoari dagokio horren gainditzea, tresna eta errealitate propioak eraikiz.

Horretan dabil, beraz, Seaska, ikastolei esker milaka haurri gurea den hizkuntza eta kultura transmitituz. HELEP berriaren perimetroan sartuko da Bokale. Seaskaren ildoari jarraikiz, gure lurraldean gaskoiaren alde egiten ahal bada, hobe. Batzuetan, badirudi hizkuntza politika publikoa ekilibrista baten gisara imajinatua dela: euskarari lekutxo bat eman, baina sahetsean. Beharrik terrenoak erdigunera dakarrela, hizkuntza politika bat obratzea bizikidetza eraikitzea dela erakutsiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.