Clicktivism ingelesezko hitzak politika, erlijioa eta bestelako arlo sozialei buruz iritzi publikoa emateko Internet erabiltzen duen mugimendua definitzen du. Online kanpainak antolatzen dituzte jarraitzaileek jendearen ahots zibernetikoak bilatuz, posta elektroniko bidezko eskaerak milaka pertsona anonimori bidaliz,Facebook eta Twitter eta antzeko sare sozialen bidez atxikimendua eskatuz, eta abar.
Erresuma Batuan UK Uncut,38 Degrees eta horrelako erakundeak modan jartzen ari dira. UK Uncut-ek murrizketa ekonomikoen aurkako mugimenduak bultzatzen ditu; murrizketa horiek ideologikoak direla aldarrikatzen dute, eta ez daukatela benetako beharrarekin zer ikusirik. 38 Degrees erakundea egunkarietara ere zabalduko duten marketing kanpaina batean ari da lanean, zergak saihesteko Gobernuan dauden azpijokoak azaltzeko George Osborne Ekonomia ministroaren irudia erabiliz sinbolo ziniko moduan. Erakunde gehienak bazkidetzaren bidez lortutako diru laguntzekin mantentzen dira, edo bestela jarraitzaileek egindako borondatezko laguntzekin.
Benetako aktibismoaren eta kliktibismoaren artean egindako konparaketa interesgarri bat irakurri dut egunkari batean: kliktibismoa aktibismoarekin konparatzea McDonaldseko menu bat modu tradizionalean lapiko batean prestatuko jaki batekin alderatzea bezala da; biak jatekoak dira, baina osagai nutritibo guztiak galduta daude lehenengoan. Kliktibismoaren definizioal inplizituki darama beste edozein gauza sustatzeko edo saltzeko erabiltzen diren marketing eta Internet bidezko baliabideen bidez mugimedu sozialak eraiki daitezkeela. Eta horrekin ez nago guztiz ados. Oraindik kalera ateratzen den jendean sinesten dut, Frantziako zenbait hiritan zehar CGTk ateratako oihuetan, Tunisiako kaleetan demokrazia aldarrikatzen dabiltzan herritarren jazarraldietan, Mexikoko GolkoanBPren petrolio plataformara igotzen den Green Peaceko aktibistan, gaurko Iruñeko manifestazioan...
Larrepetit
'Clicktivism'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu