Jon Sarasuarengandik ikasi nuen zein beharrezkoak diren emozioak burua erabiltzen ikasteko. Gure ahaleginen atzean dagoen emozionalitateakdeterminatzen du gure oztopoen aurreko erresistentzia, erorketen osteko berreskuratze abiadura, norabideak zehazteko trebetasuna eta bikaintasunerako gaitasuna. Motibazioa deitzen nion lehenago, baina berba horrek azenarioaren antza handiegia hartu du gure gizartean.Gainera, ez da hori kontua, baizik eta bizi ditugun egoera ezberdinen aurrean gure barruan pizten diren argiak zein koloretakoak diren. Margo bakoitzak bere ezaugarriak ditu, gure izaeraren alderdi batzuk edo besteak esnatzen ditu eta ondorioz, determinatuta gelditzen dira eskura dauzkagun tresnak. Gorriaren pasioak bihotzei zein hiriei su emateko balio du, baina ezdeusa da haria orratzbegitik sartzeko edo jendarteak zure gainean eraiki duenarketipoaren arabera epaitzen zaituen lagunari zein erratuta dagoen adierazteko. Horretarako hobe dira berde argiak, baina bizitzan zehar berde argiz jantzita doanari energia zurrupatzen diote beti zorretan sentiarazteko gaitasuna duten gris ilunek. Horien aurka hobe da gauaren beltza baina....
Arazoa da nik ez dakidala nire barruko koloreak buruaren premietara egokitzen. Betidanik jakin izan banu sekula ez zenuke izango nire izenaren berri.
Ez nituzke urteak emangoherria deitzen dioten lokatzaren gainean eraikitzen. Eurentxaloen beldur, euren txistukaldien zain.
Adibidez, begitu, nire buruak dio sortu berri den alderdia dela gure herriaren askatasuna eta lagunen etxeratzea lortzeko biderikegokiena. Baina labeldun «demokraten» politikagintzaknire barruan sortzen duen argia fosforitoa da, indargea, ahula. Bertsoak etxean prestatu eta epaileen konplizitatea bilatzeko sasoia da. Niretzat, desagertzen hasteko ordua.
Larrepetit
Emozioak buruan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu