Oraintsu lanik gabe gelditu den lagun batekin egon naiz gaur. Ume jaioberria altzoan duela, etxearen hipoteka ordaintzen hasi berria zenean ezustean lanetik bota dutela kontatu dit. «Oraintxe nengoen hoberenean, hainbeste urteren ostean topatu nuen gustuko lana, konturatu nintzen benetan zer zen egin nahi nuena», esaten zidan etsipenez.Izan ere, lanbidea aukeratzen dugu hemezortzi urte ditugunean, etxea erosten, dirurik ez daukagunean, eta, bat-batean, zerbaitek hausten du oreka ozta-ozta mantentzen zuen hari tenkatua, eta, hortik aurrera, ez-garaietan hartutako erabakiezdamutuz edo erabaki berriak ezin hartuzpasatu behar denbora. Hura egin izan bagenu edo bestea egin izan ez bagenu.
Hamazazpi urteko lau ikasle etorri dira aste bat pasatzera bulegora. Erresuma Batuan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan nahitaezkoa da ikasleek gutxienez astebeteenpresa batean pasatzea unibertsitatera joan aurretik. Lan merkatuagertutik ikus dezaten da helburua, hartu behar duten erabakirako informazio gehiago edukitzea.
Lotsatuta ageri ziren lehenengo bi egunetan,ez zuten galderarik egiten, kikildu egiten zituen bertako giroak. Zergatik aukeratu zuten leku hura galdetu nien lehenengo egunean. «Lantegi honetan egiten duzuenarekin zerikusia duen zerbait ikasi nahi dugulako», esan zidaten, zorrotz, zalantza izpirik azaldu gabe. Bileretara eraman ditugu,bakoitzak bere egitekoen berri eman die, ikusten ari direnari buruzko aurkezpenak egiteko eskatu diegu, oinarrizko lan batzuk eman dizkiegu. Ostegunean solteago ikusi ditut, lotsak pasatu zaizkie, eta nire mahai ondora gerturatu zaizkit bi. «Hemen lan egitea beste zerbait zela imajinatzen genuen. Ikasi nahi dugun horrek ez du ziurrenik ezertarako balio, beste zerbait egin beharko genuke noizbait hemen lana egin nahi badugu» esan didate.
Benetan nahi dugun hori egiteko erabakiak hartzeko zailtasunaz hitz-aspertuan jarraitu dut nire lagunarekin.
Larrepetit
Erabakiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu