Larrepetit

Etorkinei buruzko pertzepzioa

Castillo Suarez.
2011ko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun
Esku artean daukat Nafarroako lehen arretako osasun zentroetan egin duten ikerketa bat, etorkinei egiten zaien arreta eta profesionalek duten pertzepzioari buruz. Ikerketan alderatzen da etorkinek eta «bertakoek» zerbitzu horiek nola erabiltzen dituzten, eta oso ondorio adierazgarriak atera dira. Ondorio nagusia da, oso zabaldua dagoen iritziaren kontra, etorkinek «bertakoek» baino gutxiago erabiltzen dituztela lehen arretako osasun zentroak. Alabaina, profesionalek duten iritzia bestelakoa da. Erizain zein medikuek askoz ere prebentzio esku-hartze gutxiago egiten dituzte etorkinekin bertakoekin baino; etorkinek, ordea arazo psikosomatiko eta lanbidearekin lotutako patologia gehiago izaten dituzte. Bakarrik gizarte sektore baten gailentzen zaizkie etorkinak bertakoei, ugal-aldian daudenemakumeek obstetrika eta ginekologia kontsultara gehiago joaten baitira, haur gehiago dituztelako. Badirudi Nafarroan dauden etorkinak, oro har, gazteak, osasuntsuak eta indartsuak direla, eta horregatik joaten direla gutxiagotan kontsultategira, eta bakarrik arazo larriak dituztenean joaten direla bertara. Bestalde, etorkinek hainbat gaitz izaten dituzte doluarekin lotuta daudenak, baina gure osasun sisteman gaitz fisikoak eta psikologikoak ez ohi dira batera lantzen eta horrek zailtzen du gaixo horien tratamendua. Ikerketatik deigarria egin zaidana da mediku zein erizainek duten pertzepzioa etorkinekin dituzten esku-hartzeei buruz: korapilatsuagoaketa luzeagoak dira, maiz hizkuntza arazoak daudelako tartean.

Askotan entzuten da etorkinek kolapsatuta dituztela «gure» osasun zentroak, Babes Ofizialeko Etxebizitzak esleitzen zaizkiela «bertakoen» kaltetan, gizarte zerbitzuetako diru laguntza gehienak haiendako direla... Alabaina, askotan ez dira benetako baieztapenak, eta etorkinek bertakoen aldean onura gehiago jasotzen dituzten kasuetan ere, gizarteko sektorerik ahulena osatzen dutelako da, ez, inondik ere, «aprobetxategi» hutsak direlako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.