Grazia egiten didate, hiperbolerako ematen duten aukeragatik ziurrenik, opor ondorengo harridura zutabeek; suposatzen dut beti ez dela egia hasten direnean esanez lau egun daramat inkomunikaturik gaztelako ez dakit zein herri txikitan; niri asko kostatzen zait inkomunikazio hori lortzen baina, mileurismoak ez du joera aszetikoetarako ematen, baina badaude alternatibak, martziano hipotetiko baten iritsiera adibidez, zeina harrituko litzatekeen Kataluniako presidente kargua Padre Americano telesaileko protagonistak beteko duelako. Optimistenek etorkizunetik etorririko norbait ere erabiltzen dute, edo imajinatzen etorkizuneko historia liburu eskandalizatuak, beren demokrazia hain izango baita perfektua ezen Wikileaksen filtrazioek zur eta lur utziko lituzteken, ez gure moduan, Manel Fontdevillaren binetan marraztu bezala, susmoak konfirmaturik.
Oporretara joan izan banintz eta berririk gehiago ez irakurri Ramon Jauregiren hitzei bueltaka nenbilke, erreformak ahalik eta azkarren egitearen komenientzia aipatu ziotenean esan zituenak; «utzi denbora demokraziari entzuteko». Esaldi tonto bat; nola entzuten da demokrazia hauteskunde gabe?Galdezka nenbilke larunbatean ez nukeelako irakurriko demokraziak 37 gizonen itxura duela, enpresariak, merkatua, Espainiako presidenteak larunbatean entzun zituenak. Eta hori ari da aldatzen, estatua langilea zapaltzeko boteretsuen tresna zenik disimulatzeko sozialdemokraziaren esfortzu guztia hankaz gora jartzean datzan jarrera, giza sakrifizioak monkloa atarian oihukatuz, kortesiarik gabe -guk ere ez duguna, kalean lotara geratu behar dutenen aurrean, keinu fanatikoz, etxeko atea ixten dugunean, eskubidea bagenu bezala-.
Gauzak horrela, politikoak demokraziari entzun nahian, demokrazia merkatu, oporretatik bueltan harrituko nindukeena Kataluniako hauteskundeak Carmen de Mairenak ez irabazi izana litzateke.
LARREPETIT
Harridura
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu