Larrepetit

Itxaropena

Garazi Goia.
2011ko otsailaren 26a
00:00
Entzun
Ezer ez dela ezinezkoa kontatzeko nago hemen» esanez hasi zuen Izeldeen Abuelaish palestinar medikuak bere hitzaldia; bere bizitzako historia kontatzen duen liburuaren aurkezpena egitera etorri zen.Palestinan jaio zen, eta Israelen okupaziopean bizi izan da bizitza osoa. Medikuntza ikasketak egin eta munduan zehar ikasten eta lanean urte batzuk eman ondoren, beste gauza batzuen artean Israelgo ospitale batean infertilitatearen aurkako tratamenduak ematen lana egiten hasi zen, Israelgo emakumeei laguntzen.

Duela bi urte, Israelgo soldaduek Gazako bere etxera misil bat bota zuten, eta bere hiru alaba hil zituen. Ondoko gelan zegoen Abuelaish eta alaben hilotz birrinduen imagina ezin du burutik kendu. Une horrek markatu duen tragedia bat bezala definitzen du bizitza, bainalasaitasun, estoizismo etaadore miresgarriarekin kontatu zituen pasarte guztiak. Hoztasun sentimental atipikoan. Iaz Bake Nobel Sarirako izendatua izan zen.

«Gorroto nezakeen jendearen zerrenda amaigabea da. Inork ez dit barkamenik eskatu oraindik. Baina gorrotoa gaixotasun baten sintoma bat baino ez da; orain ulertzen saiatu behar dugu gaixotasuna zerk eragin duen. Sumindura eta haserrea sentitzen ditut, baina gorrotorik ez, mendeku nahirik ere ez.Gorrotoaren antidoto bakarra aurrera jarraitzea da. Israeldarrak eta palestinarrak, denok itsasontzi berean goaz. Batentzat arriskutsua dena, bestearentzat ere bada. Baina, denon etsairik handiena ezjakintasuna da, horregatik guztiek entzun dezaten prestatu behar ditugu, orain biontzat soluzio bat behar dugulako, bioi duintasuna itzuliko digun irtenbide bat. Itxaropen handia dut oraindik, hori gabe ez gara ezer eta».

Aipatu nahiko nituzkeen gauza asko daude, oso zaila da bere diskurtso hain hunkigarria bi edo hiru paragrafotan laburtzea. Oso jende gutxi ezagutu dut horrelako optimismoz aurrera begiratzekogaitasuna duenik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.