Larrepetit

Kontuak ateratzen

Castillo Suarez.
2011ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
Pribilegiatu bat naiz. Funtzionario naiz duela urte batzuk, auto berri bat dut, nire etxe propioa eta pentsio planean dirua sartzen dut hilero zerga gutxiago ordaintzeko —eta ez erretiroan pentsatuta—. Ez dut kalkulagailua atera badakidalako 65 urterekin erretiroa har nezakeela horrela jarraituz gero. Hori bai, ezingo nuke lana utzi urte batzuetan etxekoren bat zaintzeko, nobela bat idazteko edo nahi dudana egiteko. Justu ibiliko nintzateke orduan.Ez dut pentsatu nire lanpostua desagertuko denik funtzionariook badugulako eternalak garen konplexua.

Duela urte batzuk, nire jaiotetxe ondoko lantegian lan egiten duten askok —geratzen direnak, batzuk kaleratu baitituzte— nik baino askoz gehiago kobratzen zuten hilero egunean ordu pare bat sartuta, baina orain ez lukete bi aldiz pentsatuko lantokia aldatzea administrazio publikoan lan egiteko aukera izango balute. Dena den, kontentu daude enpresak itxi ez duelako eta Nafarroako Gobernuak dirua sartu duelako. Hein batean, pribilegiatuak dira haiek ere.

Hortaz, normalean lan kontuez hitz egitea ez zait gustatzen nire inguruan ni baino askoz okerrago daudenak badaudelako, areago, gehienek epe motzean beren egoera hobetuko den esperantzarik ez dute. Gainera, alferrik dira egin litezkeen kontu guztiak (zenbat urte ditugun, zenbat urterekin hasi ginen lanean, zenbat urte ditugun kotizatuta, zenbat urte egon garen lanik gabe, zenbat kotizatu dugun, noiz har genezake erretiroa eta zenbatekoa…) lanik ez dutenendako —aspaldi nahiz duelagutxi—, lan prekarioak dituztenendako, autonomoendako —batik bat enpresa bakar baterako lan egiten duten autonomo faltsuak—, Gizarte Segurantzaren sistematik kanpo lan egiten dutenendako…

Bistan da: lan erreforma honekin —eta etorriko direnekin— lan baldintzak makurtuko dira, eskubideak murriztu, herritarrak pobretu... Langa irekia dago. Sartuko dena ez da duguna baino hobea izanen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.