Memoriaz haratago

Castillo Suarez.
2010eko azaroaren 9a
00:00
Entzun
Akordatzen naiz haurrak ginela, Otsoportillonko simara eraman izan gintuela aitak, Gerra Zibilean bertan hildakoen omenez eta oro har hildako guztien oroigarri egiten zen ekitaldira.

Ez dakit jabetzen ginen zertara gindoazen oso txikiak ginelako artean. Akordatzen naiz gure esku txikiekin Jose Ramon Andaren eskultura herdoildua jartzen genituela harik eta aitak errieta egiten zigun arte.

Hotza zegoen metala. Zulotik begiratzen genuen heriotzaren arrastoak bilatu nahian, jakin-minez, simaren hondoa ezin bistaratuz. Gure buru txikiakez ziren gai oraindik hil hurrenzirenak irudikatzeko, garrasika.

Berriki erosotu dute oroigarria. Berdetasunaren erdianxafla metalikoetan margotu dituzten Espainiako banderek hotzikara moduko bat sorrarazi digute. Oihalean bainoaskoz ere mingarriagoak dira bandera horiek; desegindako lore sortak baino itsusiagoak; esaldiak baino askoz eredeigarriagoak: zuen erruz negar egin zuten ama guztien partez; ezinezkoa da bakea gerra galdu zenutelako; Akabatukozaituztet eta Goria Espainia, sasikumeak.

Erasoa gertatu eta berehala senitarteko batekin egin dut topo herrian. Argazkiak erakutsi dizkit. Goiza dardarka pasatu duela esan dit, bainaarratsalderako askoz ere lasaiago dagoela aitortu dit. «Berriz pintatuko dugu»,esan dit, «badakit Andak herdoiltzea nahiko lukeela, baina pintatzeada daukagun aukera bakarra». «Pintatu eta bakea»,esan diot nik, «memoria hori baino askoz ere haratago doan zerbait dela ondo badakizuzuk» esan diot «ez da beharrezkoa baino denbora gehiagogaldu behar kexatzen eta salatzen».

Harria nola demontre pintatu pentsatuz utzi dut, malko bat ere atera gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.