Madriletik Valentziara doan Abiadura Handiko Trenaren ibilbidea berriki mustu dela-eta, artikulu interesgarriak plazaratu dituzte Juan Olmos eta Vicente Torres batetik eta Andres Boixek bestetik. Artikulu interesgarriak dira oso, Euskal Herrian antzeko zerbait gertatzen ari baita, gauza bera ez esateagatik.
Artikuluetan diotenez, gauza jakina da abiadura eta irisgarritasuna kontrajarriak direla. Horrela, Madriletik Valentziarako bidean bi tokitan besterik ez da geratzen trena: Cuenca eta Utiel-Requena. Hortaz, herri garrantzitsu asko ibilbidetik kanpo geratu dira. Eskualdeen arteko garraioa oso eskasa da eta ia derrigorrezkoa da norberaren autoa erabiltzea. Bestalde, egunerokoan bidaiari gehienak Valentzia inguruan egiten dira, baina ez dago inolako asmorik inbertsiorik egiteko aldiriko trenetan. Esate baterako, valentziar askorentzat askoz errazagoa izango da Madrilera joatea Vinarósera joatea baino.
Herritarrek ez dakite Abiadura Handiko Treneko festara gonbidatu dituztenak hautatuak direla oso, menua garestia baita. Baliteke hegazkinaerabiltzen zuten batzuek AHTa erabiltzea orain —erosoagoaeta azkarragoa delako hiriguneetara iristeko—, baina orain arte trena erabiltzen zuten askok autobusa—askoz merkeagoa— edo autoa —bidaia familia batek edo bikote batek egiten badu— erabiliko dituzte aurrerantzean. Izan ere, AHTak du alternatibarik trenei dagokienez. Beraz, errepide bidezko garraioaren nagusitasuna mantendu egingo da. Herritar arrunt batek soilik hartuko du AHTa baldin eta epe luze samarrarekin hartzen badu txartela —horrela merke xamar aterako zaiolako— edota premia larria badu ordu gutxitan helmugara iristeko.
AHTa ez da errentagarria edozein alderditik begiratura, Valentzian zein Euskal Herrian. Nolanahi ere, badirudi egitasmoek zenbat eta handiagoak izan orduan eta justifikazio txikiagoa behar dutela. Nahikoa zaigula garapena, aurrerakuntza, sustapena eta gisa horretakoak aipatuta.
Larrepetit. Castillo Suarez
Menu garestia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu