Larrepetit

Mister X

2010eko azaroaren 12a
00:00
Entzun
Asteon aldagai ezezagun batzuk argitu dira. Udagoiena ei da urtarorik gogoetatsuena. Udako jendarte, bero eta argiak sortutako ilusiotik erortzen gara bat-batean. Euri eta hotzak eragindako bakardadean gure barruari begiratu besterik ez dugu. Eta mendeetako kultura judeo-kristauaren bozkariorako, denok garbitu gura ditugu gure orbanak negua heldu aurretik. Gure bizitza uraren ziklo bat, urte bat, lau urtaro direla badakigu. Batzuei, ostera, orbelak eta ile urdinduak pilatu zaizkie.

X aldagaia ez da Felipe GALeko burua izan zela, hori guztiok genekien. Badakigun bezala Muskiz, Artxanda eta Donostiako bonba haiek ETAren izenean jarri zituztenak uda honetan paperontziei su ematen ibili direla, Pertur bahitu eta hil zutela, espainiar gizartearen gehiengo inperialistak, eta euskal merkatariek, emandako baimenarekin torturatzen dituztela militante independentistak... X-a, nire galdera, honakoa zen: ia inoiz, dena bere lekuan uzten duen denborak, tripetan tximeletak sortuko ote zizkien bizitza eskubidearen izenean estatuarekin hamarkadetan pankarta eta boterea elkarbanatu duten bihotz oneko hipokrita horiei guztiei.

Felipek sinesgarritasunaren zaborrontzira jaurti ditu hamarkadetako bertsio ofizialak. Pozten naiz. Horregatik da hain garrantzitsua gure posizioa ikuspegi historikoaren bidez ezartzea. Supituki, historiarako gelditu da euskal alderdi politiko guztiek, kontzienteki, biolentziaren batek diseinatutako estrategiaren barruan jardun dutela. Zuen ilobek jakingo duten legez, bakoitzak zein helbururekin onartu duen biolentzian oinarritutako estrategia ezberdinen partaide izatea.

Alternatiba bakarranorbere burua inuxentedeklaratzea da. Baina hori euskaraz ez da errugabearen sinonimo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.