Larrepetit. Fredi Paia

Sabin

2010eko abenduaren 31
00:00
Entzun
Ez nintzoan elexara joaten atrebidu, hik ulertuko dostek, badakik zelangoa noken. Ez jekotseat bildurrik gizakien mina pilotuten jueken lekueri, baie hi politikari ezaguna haz.Sentimendu batzuk besteakaz nahastu leitikezak ikusten dokenaren arabera. Eta ez gaut nire barruan horreetara gorde gure.

Begiradeari eutsi geuntson urtetan. Hi bertsozalea hintzan eta ni bertsolarie. Baie lubakien herri honetan, alde ezbardinetan. Ganera, sekula ez joat sinistu lastorridunen justizian. Eta hi horren ikur publikoa hintzan. Alkarren begiradeari eusten geuntson, gorroto barik, baie bakotxa bere lekuen.

Eñaut aspalditik ezagututen naioan, eta hori esperantza handie zoan. Zozpela maitagarrie dokenean mukurrek bere holakoa behar jokela iragarten naioan. Cabanillasen konturetu nintzoan hire deiek ezagunak zoazala polizia nazionalen artean. Hain zuzen bere, atxilotuen osasun egoeragaitik behin eta barriz erakusten heuan interes etenbakoagaitik. Nire aurreiritziek zein ustelak ixen leitikezan ulertu naioan, hiri esker. Begiradeari eustetik alkar agurtzera igero gintzozan. Apurke-apurke, gure arteko esaldiek berbaz horniduten.

Horretarako sortu zoazan mendiek, gure auzoko inperioek esaten juekenaren aurka, jentea batzeako. Eta egun sargoritsuetan ez da erosoa mendien ur barik ibiltea. Neuk baino hobeto dakik hik hori, Gorbeieko txoko ostenduen jagole. Igirinaun ezagututen naioan iturri bakarra agortute egoan eta Lorentzok erruki barik joten ginduazan. «Hor beheratxuau, hatx horreen artean ostendute dekok beste bat», entzun naioan bizkarreti, eta han agertu hintzan. Orduti eurrera alkarregazko afektue eregiteko gai komun bet topau ginoan, Gorbeie. Independentistak sarearen aurkezpenean egon gintzozan akabukoz. Askatasunaren gailurrera heuk Saldropoti eta neuk Pagomakurreti urten arren bere, Aldaminpean alkarturik. Ez juk deskantsurik hartuko kurtzera ailegau artean. Jakitun, hara ailegautakoan hire zantzoa entzungo jukela, Arimegortati kantari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.