Sinplifikatuz

UXUE APAOLAZA
2010eko urriaren 14a
00:00
Entzun
Eskerrak gure partez borrokatzen direnei, gu, gertatzen denaz enteratzen ez garenok -horretarako beste alfonbra batzuk zapaldu behar dira-, gure ongizatea suntsitzen duenaren ondoan metroan lasai ederrean eseriz ari gara, eta badirudi batez ere, osasun zentroan, benetako errudunak beti gorago daudela sinesturik; hori borrokak zailtzeko gogoa besterik ez da, etsaia beti dago eskuragarri, hori bazekien gaurko borrokalarien liderrak, Aznarrek, ez da gauzak konplikatuak izan daitezen utzi behar, M11ko terroristak ere non bilatu bazekien. Gertu.

Eskerrak PPri, pedagogia egiteagatik, guztiz galdurik nenbilen inpotentziak hartuta, nire eskubide zena legalki pribilegio egin dutenak edo zergarik ordaintzen ez dutenak zirela pentsatuz, edo zera publikoaren zentzurik ez eta kargu publikoetatik prostituitu dutenena, merkatuaren errua, zeinak estatua hezurretan utzi duen, edo enpresariak, bankuak, mundua beraientzat harturik, CEOEren bidez hemen diru-laguntzaz lepo, nirea negoziatuz, hitzak lapurtuz (kreatibitate edo ekintzaile kasu, dena hurbiltzen zaie, unibertsitatea bezalako luxuzko putak barne), gu, diru publikoa gure, tira gure, hipotekak eroak bezala eskatu zituzten, bihotzeko min guztiarekin diot, inozoen zor pribatua ordaintzeko. Errudun sistema. Zer egin orduan, Foster Wallacen bidea hartu? Konplikatuegia.

Errudunak etorkinak ei dira, aizu; nork pentsatuko zuen, lehen bistazoan, ahulenak diruditenez. Tira, ez naute ni ongizatetik egotziko nik nor bidali seinalatzen didaten bitartean. Topa pobre zuriok, aberatsek oraindik limosna guri eman nahi badigute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.