Guggenheim frankizia bat da —euskara gaixtoan, maiztertza—, eta egunotan eztabaidatzen ari dira Guggenheimek autonomoagoa behar lukeen, edo orain arteko maiztertzan segitu. Justu beste muturrean, Txillidatarren jabetza partikularrak eta administrazioaren betebehar publikoak talka alimalekoa egin dute. Iragarri berri dute Tabakalerako berrikuntzak nondik nora joko duen, eta erakutsi diguten luxuzko eduki-ontziaren proiektuak are gehiago nabarmendu du eduki-faltaren biluztasun gorri. Eta, azkenik, laster ezagutuko dugun laugarren eredua, klasiko berritua deituko nukeena, lauretan isil diskretuena: ea zer dioskun San Telmo museo zaharrak gordetzen zuen altxor identitarioaren aurpegi gaurkotuak, munta izango baitu.
Arte kritikariei asko gustatzen zaie paradigma hitza. Horra hor lau paradigma aratz, lau jokabide eta eredu, zabuka eta iparrik gabe dabilen kultur eta arte politikagintza orokor baten ispilu.
Hitz beste
Lau paradigma
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu