Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Lehengotxu hori

2015eko apirilaren 14a
00:00
Entzun
Lehenengotxu hori, punta-behatz hori, beste guztien artean txikia da hori... Bigarrentxu hori, punta-behatz hori... Hirugarren hori... Kantaren aire estilizatuak umearen hatzen mugimenduak imitatzen ditu eta milaka iradokizun barreiatzen airean: amaren eta umearen arteko harremanen altzoan unibertso osoa kabitzen da.

Saharan, Smara hiriko kuartelean, Mariam Mohamed Salem presoak haur bat izan zuen orain hogeita hemezortzi urte. Jaio eta laster hatzak moztu zizkioten umeari eta bazkal garaian mahaira eraman amari janariarekin nahastuta platerean. Saharako genozidioari buruzko txosten argitaratu berrian jasotzen direntorturaeta izugarrikeria lazgarrien testigantzetako bat da, eta txosten judizialetan ohikoak diren asepsia eta laburtasunarekin kontatuta dago. Bi lerro baino ez; hogeita zazpi hitz.

Hogeita zazpi hitzekin laburtutako izugarrikeria horren altzoan kabitzen da unibertso osoaren baitako infernua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.