Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Leziatzen

2017ko otsailaren 4a
00:00
Entzun
Espainiako hainbat telebistetan agertzen da, moja-jantzian eta habituaren kolore bereko buru-zapiarekin. Sor Lucia du grazia, baina Vatikanoari ez omen zion grazia zipitzik egiten platoz platora ibili behar tristeak komentuan Salve Regina pozik kantatzeko orduetan. Are grazia tristeagoa eragin omen du Ama Birjinaz esan duenak: Maria santisimak sexua egiten omen zuen Jose arotzarekin, bikote sanoen eran egin ere: gogoak emandakoan.

Juan de Irazustak itzulitako Asteteren dotrinara jo dut liburutxoak enkarnazioko misterioaz leziatu nazan: «Trinidadeco bigarren Persona, ceña dan Semea, guizon eguitean Maria Santisimaren entraña garbietan, guizonaren obra gabe, baicican Espiritu Santuaren obraz, guelditzen zala Señora au Birgiña semea eguin baño len, eguitean eta eguiñ ezkero».

Erreparatu Irazustak darabilen guelditzen aditz-aspektuari: testuko Señora egiten zuen aldiro gelditzen zen birjina, eta ez behin soilik, ezta arotzarekin ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.