Libe

Anjel Lertxundi.
2010eko urriaren 20a
00:00
Entzun
Mundualdian egin dituen sei urtetatik, erdiak gaixo eraman ditu. Oinaze deskriba ezinetan, esperantzari leihoa zabaltzeko ahalegin gaitzean. Irribarrerik galdu gabe, adinari zegokion baino heldutasun haragokoa garatuz. Aldian behin, borrokaren kapitulu berriak ezagutarazten zizkidaten. Lazgarriak ziren, ulergaitzak egiten zitzaizkidan.

Libe zuen grazia. Herenegun, haren heriotzak bildu gintuen. Apaizen hitzek, irakurri zituzten testu biblikoek, kantu liturgikoek eta tarteka bailatu zuten latinaren nostalgiak saminari zentzua ematea zuten helburu. Intsentsuaren usain baltsamikoak goza zitzala malkoak. Hartan, Camusen Izurritea nobelako oihartzunen lanbroak lainotu zidan gogoa. Izurriak, beste biktima askoren artean, haur bat eraman du. Rieux medikuak diotso Jainkoaren menturaz ari zaion Paneloux apaizari:

-Hau behintzat errugabea zenuen, ondo asko dakizu hori!

Bizitzaren baitak ulertzen ez duguna du osagai nagusi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.