Hitz beste

Lotsa

Anjel Lertxundi.
2011ko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun
San Sebastian motibotzat hartuz egin duten erakusketako irudiak esplizituegiak ote diren. Batek zioen oraindik ere lotsa sentitzen duela halakoen aurrean. Beste batek aitzakia baliatu zuen gu doktrinatzeko:

«Lotsa sexuari, lotsa sentimenduen espresioari, lotsa bulkada ezkutuenak erakusteari. Lotsa geure buruei, horra erlijioaren garaipena eta gure derrota, erlijioak horixe baitu bazka: gure buruekiko lotsa. Errukarriak gara, eskasak gara, ezgauzak gara, eta hain ergelak izaki, egokiena, gure bizitzak gu baino gehiago den norbaiten eskutan jartzea. Hori da barne-muinetaraino sartu ziguten eskema. Ezagutzen dute lotsaren indarra, badakite sexuarena dela lotsa naturalen manifestatzen den plaza. Horregatik praktikatu dute sexuaren errepresioa: lotsa senti dezagun, gure barne-muinen manifestazio askeenak lotsa izan dezan zigor».

Etxera bidean, festa bukaerako danbor-hotsa santu gezidunari datorren urte arte esanez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.