Hitz beste. Anjel Lertxundi

Lotsaz

2010eko abenduaren 16a
00:00
Entzun
Aristotelesek lotsa sentitzen omen zuen ez zituelako Euripidesen tragediak behar adina gozatzen. Homero ere lotsatu egin omen zen ez zuelako arrantzale batek jarritako asmakizunaren erantzuna aurkitzeko abildaderik izan. Tradizioak dio urretxindorra hil egiten dela berak baino hobeto kantatzen duen txori bat entzunda. Orokorkeriak arriskutsuak izango dira, baina oker handirik egiteko beldurrik gabe: jakintsuek gehiago ez jakitea dute lotsa.

Ezjakintasuna eta formazio laburra, zirkunstantziek eraginak direnean, ezin litezke lotsagarriak izan, baina bai ezjakintasun bilatua, kulturaren kontrako propaganda, baldarkeriaren gorazarrea. Horren erdi-erdian gaude, ordea. Aristotelek, Homerok, urretxindorraren sentiberatasunak arrakasta gutxi lukete gaur gure bizitzaren plaza nagusi bihurtu dugun telebistan: Berlusconiren ereduak bizi gaitu.

Tradizioak ondo dio: lotsa da ez daukagunetik eman dezakegun gauza bakarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.