Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Madrilburg

2012ko irailaren 12a
00:00
Entzun
Denok gara txit ondratuak, norbaitek begien aurrean jarritako diru-mazo eder batek itsutzen gaituen arte. Mark Twain-ek badu gai eta muin horren inguruko kontakizun harrapari bat —irakurlea harrapatzen duena—, Hadleyburg usteldu zuen gizona izenekoa (Javi Cillerok euskaratua, Ereinek argitaratu zuen): atzerritar bat iritsi da bere burua txit bertutetsutzat daukan herri batera, diru-distira handiko eskaintza tentagarri eta legez kanpoko batekin. Hasieran denek egiten diote muzin. Azkenean, herriko bertutetsuena ere tentaldian erortzen da.

Memoria gezurretan ari ez bazait, narrazioko arrotzak ez du izenik. Madrileko politika ofizial guztia usteldu duen gizonak, bai: Sheldon Adelson du grazia eta bedeinkapen guztiak ditu —baita ez legalak ere— Madrilen Eurovegas kasinoa eraikitzeko.

Esperanza Aguirrek ez du Twainen kontakizunaren berririk: bestela, honezkero erretiratua zuen Madrileko biblioteka guztietatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.