Orain hilabete, Bartzelonan nengoelarik telebistako tertulia literario batera joanda, nirekin parte hartu behar zuten beste hiru idazleak —katalanak hiruak— hango pelikula batez ari ziren solas bizian, makillajeko gelan. Idazleetako bat pelikula oinarritzen den liburuaren egilea izaki, beste biek hainbat galdera egiten zioten filmaren eta nobelaren arteko antz-desberdintasunen gainean. Ikusirik hiru idazleak zer nolako pasioz ari ziren filmaz, aitortu nien Donostiako Zinemaldian pelikula ikusi zutenez aparte, hemen ez genekiela fitsik hartaz. Nobelaren egileak erantzun zidan: ez zaizue gure ezer iristen, ez zaigu zuen ezer ailegatzen, Madrileko txaloek bedeinkatuta ez bada.
Nobelaren egileak Emili Teixidor du izena, eta nobelak Pa negre (Ogi beltza), igande gauean Goya sarietan sekulako arrakasta lortu zuen pelikularen oinarria. Madriletik barna iritsi zitzaigun bedeinkapenezko txaloen oihartzun-zaparrada.
Hitz beste
Madriletik barna
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu