Osasunak ez zion atsegin askorik eman, eguneroko bizitzak ozpinetik gehiago atseginetik baino. Errementaritzarako lantegi txiki bat zeukan etxepeko bebarruaren ondoan, eta hantxe ikusten nuen lanean, sutan goritutako burdin puska bat ingude gainean jarri eta hari mailukaforma ematen. Bospasei urteko mutil koskorra nintzen ni, eta burdina mailuka behartzen zuen gizon hura ez zen errementeria baino niretzat. Etxean entzuna nuen gizon hura bazela bertsolaria ere, baina sei urteko mutikoari ingude gaineko tiriki-tauki erritmiko hura gustatzen. Beste bospasei bat urte geroago, Oriotik urruti samar, Juan Mari Lekuonak askotan jardun zigun, lilura handiz, nik errementari gisa ezagutzen nuen gizonaz.
Erremate bat geratu zait ikasitakotik: errementariaren mailuak bere egitekoa du burdina ingudean kolpeka gozatzea; hitzak, aldiz, «sedak tela nola», eta ez mailuka, edertzen du bertsoa.
Hitz beste
Mailua eta zeta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu