Jatetxe batean, lagun baten konpainia noblean. Laster, familia bereko hamabi bat pertsona sartu dira. Tartean bi neska eta bi mutil koskor. Amona bat jarri da mahaiko buru. Haren urtebetetzea ospatu nahi dute. Helduak gisa onean —helduen gisan— hasi dira solasean. Hamar-hamabi urteko gaztetxoek, txintik ere ez. Pentsa liteke mahai hartan ez dagoela umemokorik. Baina guk geure buruak plateretatik jasotzen ditugun aldiro, gaztetxoak han daude. Laurek makinatxo bana dute eskuetan. Tak-tak-tak. Ez dute hitzik egiten helduekin, ez dute hitzik egiten elkarren artean ere. Platerari begiratu ere egin gabe jaten dute zerbitzatzen dietena: makinatxoetan dituzte euren begiak, euren arreta.
Postreekikoak egin, eta mutiko batek kalerako baimena eskatu die helduei. Helduek, baietz. Automaten gisa jaiki, eta makinatxoekin jolasean egin dute aterainoko bidea. Elkarri begiratu gabe, isilik.
Hitz beste
Makinak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu