Atxagak New York-en: «bada esamolde bat mapan jarri dioena. Zerbait mapan jartzen denean, ikusgarri egiten da ikusten ez zena. Esan nahi da ez dela nahikoa existitzea, beharrezkoa dela errepresentazioa ere, eta lana egin beharra dagoela zerbait mapan egon dadin».
Euskara mapan jartzeko ahaleginaren metaforak burura ekarri dit mapa latineko mappatik datorrela, eta baita hitzak hasieran esan nahi zuena ere: musuzapia. Mapek musuzapi baten neurria eta forma baitzuten, hortik batak bestea ekarri izana. Eta bitxia da: etxetik urruti gabiltzala ezagunen bat topatzen badugu, «mundua musuzapi bat da!» ateratzen zaigu.
Mundua musuzapi eta mapa, munduaren handia musuzapien neurriko mapa apal batean marraztua. Mundua eskura, beraz: munduratu, munduko plazan elkartu, etxea langarik gabeko mundu eta mundua langarik gabeko etxe bihurtu.
Eta Atxagari zer, esker ona baino, ikusten ez zena mapan kokatzeko ahaleginagatik?
Hitz beste
Mapan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu