Maskak
Gabonak hurbil, jaiotza baten argazki bitxi bat bidali didate Napolitik: bertan, estalpeko hiru pertsonaia nagusien irudiak ikusten dira (Jesus, Maria eta Jose) eta baita Baltasar errege beltzarena ere, baina irudi guztiek oxigeno-maska zuri bana dute aho-sudurretan jarrita. Adiskide batek bidali didan argazkiaren helburua Napolin zaborrekin daukaten aspaldiko gatazka azpimarratzea da, baina, ia ustekabean, nik Napolitik hona ekarri dut irudia, eta jaiotza han-hemen jartzen hasi naiz. Batetik bestera eramaten nuelarik, jaiotzako pertsonaiek aho-sudurrak estaltzen zituzten beren maska zuriekin, beti topatzen zuten maskak jartzeko motiboren bat. Utikan, utikan, esaten zuten irudiok administrazioetako sarreretan, kirol-munduko atarietan, elizetako aldaretxoetan, kulturaren pribilegioetan, eta nik han-hemen jarri ahala, irudiok maska zuri bana jartzen zuten gure eguneroko bizitzari darion ustel-usaina sentituta...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu