Zer esaten ari gara memoria diogunean? Ikusten ari garenak ez gaitu gehiegi ohoratzen. Arma baten gisa erabiltzen ari gara memoria, baina bumeranbat bihurtzen ari zaigu. Eta bumeranak, gure miseria morala biluzik uzteaz gainera, baten zein bestearen kabutako biktimak kolpatzen ditu. Ez digu, ordea, axolarik. Beste zelai batean dago, nonbait, benetako interesa. Ez etikarenean.
Memoria ez da konpartimendu estanko bat, gela itxi bat, ziega itsu bat. Memoria egin egiten da, memoria hezi, landu eta hobetu egiten da. Ez da zerbait senezkoa, auskalo nondik etorria, gutariko bakoitzaren eskarmentua eraikitzen ari dena baizik. Dinamikoa da: aurrera begirako gure memoriaren eskuzabaltasuna edo zekenkeriaez dago orain arte ganbaran geratu zaigun metrailaren baitan, memoriara ekarri nahi dugun ukenduaren esku baizik, zauriek eragindakoa baita, zalantzarik gabe, azken sakoneran geratzen zaigun memoriarikiltzatuena.
Hitz beste
Memoriaz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu