HITZ BESTE

Min etsia

Anjel Lertxundi.
2010eko abenduaren 7a
00:00
Entzun
Adiskide baten heriotzak uzten duen isiltasun oihartzunez betea: albisteak berritu dituen oroitzapenen karraska eta elkarri aitortu genizkion ametsen hotsa, antzinako jauregi dotoreetako habeena bezalakoa. Hainbeste maite eta landu genuen poetaren minak, min etsi harexek habia egin du berriro bihotzean, eta emozioen beroa da barruko hotz erabatekoa eramangarri egiten dizun ukendu bakarra. Non hago, zer larretan? Agur esan nahi zenioke, eta hainbeste miresten diozun hitzaren indar hain berea, hain txinpartatsua, hain atzera bueltarik gabea behar zenuke sentitzen duzuna adierazteko.

Izarren hauts izan ginen, izarren hauts gara izango. Tartean, existentziaren ostatuan bizitzeko ditxa izan dugu, ezer ez den -eta, aldi berean, gizakiontzatguzti-guztia den- denbora infinituaren une labur-labur horixe. Eta eskerrak ematen dizkiozu zoriari tarte urri horretan haren lagun izateko aukera oparitu dizulako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.