Euskal mundu sinbolikoaren biltzaile eta ikerlariak (Barandiaran, Azkue, Webster, Aita Donostia, Cerquand…)zazpi probintzietako bazter batetik bestera zebiltzanean ahozko tradizioa jasotzen, topos berdin asko topatzen zuten han eta hemen, labe berdinetik edo berdintsutik irtendako gozopilak aurkitzen zituzten Zuberoako puntetan eta Urbasako bordetan. Nola egiten zuten transmisioa, nolakoa zen kantuen, ipuinen, jolasen joan-etorrien sarea? Merkatuei esker ote zen, Tolosatik Iruñara edo Iruñatik Sangotzara arre-arre mandako zebiltzan saltzaile, buhame, morroi eta perratzaileen ahotik? Nola, bestela? Ez dakigu, baina misterioaz betea da transmititu zigutenaren barne-koherentzia eta, aldi berean, ugaritasun koloretsua.
Ez zuten eskola-sistemarik, ez zuten telebistarik, ez zuten internetik. Aukerez beteriko beste mundu batek bizi gaitu. Ezin eutsi, ordea, mendeen lanbroetatik iritsi zitzaigun mirariari.
Hitz beste
Misterioak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu