Joan zen larunbatean, lagun batek diosku: «Esta tarde nos vamos a mozorrar de indios». Ez nintzen berehalakoan ohartu disfrazar esan nahi zuela, eta, horretarako, erdal aditz berria asmatu zuela mozorro euskarazko hitzarekin. Lagunak ez daki euskaraz, baina seme-alabek euskaraz egin dituzte ikasketak, haren ingurua nahiko euskalduna da, eta diglosia inbertitu halako baten aurrean nengoela pentsatu nuen: hizkuntz hegemonikoa hizkuntz ez hegemonikoa makulu hartutaeskutik.
Kuriosoa egin zitzaidan.
Oker nengoen. Gau horretan, jeltzale batzuk ikusi nituen telebistan indioz mozorrotuta, eta indioak bezala (!!!) mintzatzen gaztelaniaz. Objektiboki: indioen hizketarako ezintasuna markatzen hizkuntz hegemonikoaren talaiatik.
Nire lagunak primeran daki gaztelaniaz eta disfrazarfamiliarragoa zaio mozorrar baino. Nire laguna ez da jeltzalea, baina me voy al baserri de mis aitas fenomenoa islatu zuen, besterik gabe.
Hitz beste
'Mozorrar'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu