Horra Johannes Vermeer-en koadro itxuraz estatiko bat: emakume bat ikusten bertan esnea husten ari dela marmita batetik. Mugimenduak geldi daudela dirudi, denboran geldi emakumea, airean geldi marmita erdimakurtua, jarioan geldi esnearen isurketa. Baina koadroan daude geldi, ez gure irudimenean: bizirik ikusten dugu emakumea, haragizkoa egiten zaigu; biziak egiten zaizkigu mugimendu guztiak, bizitasuna darie. Koadroko konposizioa oso geldia izanagatik ere, ez da estanpa bat: guztiz zinetikoa da eszena, bizitza iradokitzen duena. Nori ez zaio irudimena joaten garai hartako Flandeseraino, nork ez du imajinaziorik emakume esneketariaren bizitza irudikatzeko, haren zereginen inguruko pasadizoak ikusteko, haren harreman pertsonalen eta barne bizitzaren joan-etorriak osatzeko?
Ez, ez dago irudimen sukartua eduki beharrik hori guztia eta gehiago asmatzeko. Bizitza, benetako bizitza, eguneroko keinu xumeetan ikusteko.
Hitz beste
Mugimendua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu