Munduari bira

Anjel Lertxundi.
2010eko urriaren 30a
00:00
Entzun
Elkanoren ama hizkuntza euskara omen zen. Bada, erreparatu datuari: euskara izan zen munduari bira eman zion lehendabiziko hizkuntza. Bitxikeria hutsa den, ez dakit, baina datuaren inguruan entretenitu dut gogoa. Bidaia hartan, Elkanok euskara baino gehiago baliatuko zituen gaztelania eta portugesa, logikak eta historiak hala iradokitzen dute, baina, halatan ere, ariketa atsegina egiten zait Elkanoren barne-jardun euskarazkoa imajinatzea bai balentria hark iraun zuen guztian, bai pasatu behar izan zituen une eta gatazka latzetan, bai munduaren gerriari bira osoa eman ziola ohartu zenean.

Bide beretik, hor entretenitzen dut burua pentsatzen Etxeparek euskarari ialgi hadi mundura! gonbidapena egin baino hogei bat urte lehenagotik Elkanoren euskarak emana ziola munduari bira...

Ohartu naizen arte mundura ialgitzea gure baitako ontzitik itsas zabalera ateratzea dela batez ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.