Anjel Lertxundi.
Hitz beste

'Muppet'

2012ko martxoaren 18a
00:00
Entzun
Goldman Sachs inbertsio bankuarentzat bezeroak muppet batzuk dira, ezjakinak, idiota totalak, kaka-jendea. Ez bainuen hitza ezagutzen, orain arte ez dut jakin muppet bat naizela.Ez, ez daukat akziorik Goldman Sachs-en. Ez daukat akziorik inongo bankutan (nire erlijio laikoak galarazten dit). Baina muppet bat sentitzen naiz, muppet bat sentiarazten naute. Ez bankuetan soilik.Halaxe sentitzen naiz administrazio publikoko zerbitzu askotan ere. Muppet-tzat naukate, muppeta natzaie. Ez daude nire zerbitzura, nik behar dut haienera. Laster ahazten zaie —berdin dio agintean dagoenaren koloreak— nork jarri zituen hor, noren zergekin ordainduak diren beren soldatak, noren zergekin eginak berek lan egiten duten osasun-kontsulta, telebista, metroa, artxiboa, dekanotza, isunen labirintoa, zaborren poteak… Kolore bateko zein besteko administrazioetan, gainetik begiratzen didate. Susmagarria banintz bezala.

Muppet bat naiz. Eta zu?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.