Mutxikinak taberna barruan bota beharrean, orain, tabakoaren legea onartu zutenetik, atarian botatzen dituzte, eta erratza pasatu behar izaten dut egunero mutxikinok jasotzeko, okerrena euria egiten duenean da, mutxikinak zopa-zopa eginda gelditzen baitira zoruko harlosen artean…».
Mutxikinak gora eta mutxikinak behera ari zen tabernako etxekoandrea. Ezer galdetu izan banio, euskaldun ezjakin baten moduan hartuko ninduenez, etxera itzuli bezain laster, hiztegien mian hasi nintzen. Mutxikin eta muskin aurkitu nituen, sagarraren txortenaren adieran. Eta, hedaduraz, zigarrokin esateko darabilte Itziar inguruan. Tabernako etxekoandrea ere hangoxea da.
Etekin politeko hitza inondik ere:egunotan zenbat politikari ote dabil, mutxikinak ezpainetan, D´Hont legearen araberako kalkuluak egiten, ea botoen azken hondarrek —azken mutxikinek— nori ematen dioten eta nori kentzen talde parlamentarioa osatzeko aukera…
Hitz beste
Mutxikinak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu