Atzo arte, indarkeria zen inkestetako kezka nagusia. Sozialistentzat ere kezka eta samin zen. Ez motiborik gabe.
Igandeko prentsan, Jose Antonio Pastor sozialistak Sortu legalizatzeko manifestazioaz:«Ez ditugu herritarren auzi errealak nahastuko ETAren eta haren akolitoen auzi partikularrekin». Segidan, langabezia eta krisia aipatu zituen auzi erreal gisa. Indarkeria, ez. Manifestazioan zeuden asko langabezian daude, larrutik ari dira krisia ordaintzen. Eta indarkeriarekin amaitu nahi dute. Horretarako, Sortu hauteskundeetan ikusi nahi dute. Eta asko ez dira ETAren akolitoak.
Bateragarriak dira krisiaren kezka eta kezka ideologikoa, baina irudipena dut Pastor jaunak auziaren giltza eta giltzaren auzia nahastu zituela nahita. Bestela, Pastorren logika aplikatu eta, abertzaleez eta konstituzionalistez mintzatzen diren aldiro, esango diegu ez nahasteko «herritarren auzi errealak beren auzi partikularrekin».
Hitz beste
Nahasten
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu