Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Negarrez

2012ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Jende asko agertu zen malkotan telebistak emandako San Mameseko irudietan. Jokalariak eta zaleak. Gehienak, gizonezkoak ziren. Lotsarik gabe —gizonki— ari ziren negarrez. Arrok ez omen dugu negarrik egiten. Gezurra galanta: gureek sartutako gol bat beti da hunkigarria, paregabea, laostia totala. Eta oihu egiten duzu, gola ospatzen duzu, musu ematen diozu soinean daramazun kamisetari. Hiru baldin badira golak, hiru malko lodi ateratzen zaizkizu begi-muinetatik. Athleticek partida galdu izan balu, irudietako gizonezko haiek berdin egingo zuten negar. Galdu izanaren penaz, noski, baina haien malkoek distira berdina izango zuten. Pozaren eta penaren malkoek berdin bustitzen dute, berdin egiten dute masailean behera.

Baina gizonezkoek zergatik egiten dugu negar futbolean, eta ez etxean, edo tanatorioan, edo pelikula hunkigarri bateko eszena samurrenen aurrean?

Misterio horri bueltaka hartu ninduen loak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.