Zurrumurruek egia badiote, Bidasoatik Adurrera bitarteko banketxeak txit lanpetuta dabiltza azken bolada luzean, hegoaldeko jendearen txin-txinak kontatzen. Beste zurrumurru batek dio ikaragarri igo dela kutxa gotorren salmenta.Artilezko galtzerdiak jostera ere itzuliko gara, bertan gure sosñoak gordetzeko.
Ez litzateke harrigarri: apokalipsiaren bezperetan bageunde bezalako turuta hotsekin esnatzen gaituzte albistegiek. Gizakiaren egoera naturalena hau edo hura gertatu zain bizitzea da, horixe egia, baina kendu digute esperantza txikien peskizan irauteko aukera bera ere: bihar esango digutenak atzo esan zigutenaren marka guztiak gaindituko ditu.
Zilegi bekit, bada, ingelesek esaten dutena (no news, good news), baina ingelesek baino lehen erromatarrek asmatu zutena (nulla nuova, bona nuova) euskarara ekarri eta denoi opatzea itzulpen aski aske baten bidez:
Berririk ez, berri hoberik nekez.
Hitz beste
Nekez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu