Nire laguna zarauztar peto-petoa da eta peto-peto egiten du zarauztarrez. Iritzi sendoak ditu honetaz eta hartaz, eta, justu bizi dugun egoeraren kontrara, ez dio beldurrik iritziak emateari. Polemika zalea da, iritziak mutur samarrera eramatea gustatzen zaio, baina beti ere garbi utziz berea dela iritzia, ez diola inori inposatu nahi.Orain gutxi, errepideetako abiadurari buruzko neurri berriei buruz, nire lagunak: «110 kilometro orduko! Niretzakiko, txorakeria hutsa!». Askotan erabiltzen du niretzakiko. Niretzat ohikoa ez zaio nonbait nahikoa, nonbait nirekiko formak liluratu egiten du, eta biak uztartzen ditu, ohikoa eta arrotza, niretzakiko bitxia sortuz, eta bere iritzi partikularraren partikulartasun guztizkoa indartuz.
Ni iritsi berria nintzen autoz Bartzelonatik, bide osoa neurri berriaren mehatxupean eginda, eta lagunak botatakoa zehaztu nuen:
Niretzakiko, berriz, putakeria galanta…
Hitz beste
'Niretzakiko'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu