Telebistak esan du DNA froga egingo dietela gerran senideren bat galdu zutenei. Niri ere egingo didate? Hiru neba joan ziren gerrara, haietatik bakarra itzuli zen, Aramaiotik hurbil fusilatu zuten bigarrena. Ez genuen hirugarrenaren berririk, eta bizi ginen nebaren gutunen bat noiz jasoko estranjeriatik-edo, beldurrez ginen gorpuaren berririk noiz izango. Kainoiek hitz egiten zuten, hegazkinek hitz egiten zuten, parteak hitz egiten zuen. Gu isilik geunden. Negarrez, baina isilik. Eta gutunik iristen ez.Egunak gris tristeak ziren, uste genuen gerra ez zela sekula bukatuko; ez genuen elizan baino kantatzen, baina tristuraz bustita ateratzen zitzaizkigun aleluiak ere. Eta gorpurik agertzen ez. Hor nonbait behar du nebak. Euskal Herria hilobi bat da. Nik hamalau bat urte nituen orduan, zure adina.
Birramatxi, utzi orain kontu tristeak eta hitz egidazu nitaz, nolakoa nintzen txikitan eta gauza horiekĀ».
Uste nuen zutaz ere ari nintzela, maitea.
HITZ BESTE
Nitaz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu