Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Notak

2012ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
Hamasei bat urteko bi neska-mutil sartu dira autobusean. Neska negarrez ari da. Pena ematen du, baina ingurukooi eragiten digun pena baino lazgarriagoa izango du berak, horrelako zotinak egiteko. Aldian behin, atzeraka eragiten dio aurpegian behera eroritako ile beltzari. Ez zaio askorik ulertzen, baina azterketaren batean huts egin izana du, nonbait, mindura. Ondo ikasita zeukala galdetu diotena, baina urduri jarri dela. Ez dagoela eskubiderik, ezin dela urte osoko lana karta bakar batera jokatu. Mutilak nahiko etsita begiratzen dio. Halako batean, neska kontsolatzeko premian sentitu da. Lasaitzeko, egoteko notak jakinarazi arte. «Gauza bera gertatzen zain beti: negar batean bukatzen ditun azterketak, baina gero, zer?, eta kriston notak beti!».

Kontu-eskeko tonu erretxinak neskaren zotinak areagotu ditu.

Autobusetik jaitsi direnean, neskak negarrez segitzen zuen. Mutilak ostikada bat eman dio aireari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.