Basamortu lehor kiskalgarriaren erdian, oasiaren gozoa, hain freskoa eta hain landaretsua! Espainiako selekzioko jokalariek Europako Kopan finalistak izateko balentria lortu zutenean,Iker Casillasek oasia aipatu zuen: «Futbola oasi bat bezalakoa da (…) Espainia okerren zegoenean, jendeadenaz ahaztu da pixka bat, eta futbola izan da bere arretaren ardatz». Eta erantsi zuen: «Bitxia da kirol honek lortzen duena: poz handiak ematen ditu».
Jende askoren eskuek odoletan behar dute oraindik hain hitz zentzuzkoei eskainitako txalo-zaparradengatik. Nire eskuak ere txalo zartaka hastera zihoazen. Airean gelditu zaizkit. 2008. urtean, jokalari gorringoek Austrian deklaratu zituzten beren gain-sariak. Bi urte geroago, Hego Afrikan. Horrela, Espainian egingo zizkieten atxikipenak saihestu zituzten.
Arrazoi guztia du Casillasek: futbolak poz handiak ematen ditu. Eta futbola oasi bat bezalakoa da. Hark bai jakin!
Hitz beste
Oasia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu