Aspalditxoan Hendaiako inguruetan bizi den gizaseme iheslaria odol analisiakegitera bidali du konfiantzako sendagileak. Aparteko eragozpenik ez du, eta minik ere ez, baina urduri dago, 55 urteak beteta, edozer espero litekeelako —edozein gaitz larri, azkar esanda—, kolesterol maila altuaz gainera.
Zortziak alderako heldu da laborategira, baraurik noski, eta bakarrik, tramite administratiboetan ondoan izan ohi duena, bikotekidea, behingoagatik ohean utzita. Protokoloari jarraituz, medikuaren agiria atariko andereari eman eta itxarongelara jo du. Sei bat lagun aurkitu ditu plastikozko aulki-sailetan sakabanatuta. Isilik eta posizio bertsuan, aldizkari zimurrak orriztatzen ari dira, zeregin hori ere ziztatu aurreko pauso gisa sistematizatuta balego bezala.
Sabela ezin lotsagabeago orroka ari zaiola egokitu zaio txanda. Bata zuriz jantzita heldu den erizainak izen-abizenak ahoskatu behar zizkion erdipurdika—buruz ikasia zuen sekuentzian, bederen—,eta zutitzearekin batera, hari segitzeko gonbitea luzatu behar zion, irribarre leuna ezpainetan. Horren ordez, bizkarraldetik bultzakaziztatze gelaraino eraman, aulki elektrikoanjarrarazi eta arrapataka hasi zaio hizketan,batek daki zer nolako azalpenetan, begietara begiratu ere egin gabe. Ez dio zipitzik ulertzen.
Bikotekideari ez laguntzeagatik epelak esango dizkiola erabaki ostean —hura hobeto moldatzen da horrelakoetan—, eskolan ikasitako frantses apurra gogora ekarri eta, mesedez, mantsoago hitz egitekoeskatu dio banderilero presatuari.Honek motelago erantzun dio bai,eta dezente argiago, baina dagoeneko atzean gelditu diren orriztatzaileenarreta erakartzeko moduan, beso ezkerrean goma korapilatzen dion bitartean. Ezintenteago, Frantziarabizitzera etorri etafrantsesik ez egitea badela marka, etazeren zain dagoen ikasteko, eta hau etahura leporatu dizkio garai bateko maistrenoinordeak.
Morroiak, sutan, etxerako gordetzen duen aiurria atera nahi izan dio zakar, erretoliketarako arma linguistiko askirik ez daukan arren, baina orratza deskubritu du bat-batean.Alkoholez bustitako larrua zulatzen ari zaio, zain hanpatuenetik barneratzen, odolazurrupatzen. Zorabioak uzkurtu baino lehen, «moi, je suis basque, j'habite au Pays Basque et je parle basque» atera zaio ozta-ozta.
Bere onera etortzen hasi denean —erizainak astindutxoa eman behar izan dio—, balantzaka irten du handik, trantze txarrapasata, baina harro, bere burua —eta bereherria— hizkuntza arrotzean defendatzeko gauza izan delako. Erizaina ere gusturagelditu da, tentsioa nagusitu den arren,inbaditzaileari, itzultzaile lanak ere egokitzen zaizkiola uste duen horri, oinarrizko araua zein den garbi adierazi diolako.
Badu bakoitzak nardatzen duen mundu paraleloaz zer konta.
Uda beteko (p)lana
Odol analisia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu