Hasita gaude, baita euskaraz ere, han-hemen kopago hitza entzuten, eta, honezkero, bat baino gehiago burmuinak nekatzen ariko da hitzaren euskal ordain jator baten bila. Alferrikako lana, orain egun batzuk Ignacio Escolar kazetariak gaztelaniazko hitzaren desegokitasunaz idatzi zuen «Hitzen erabilera gaiztoa» artikuluaren arabera. Hona, laburbilduta, Escolarren arrazoibidea: zerga orokorrak ordaintzen ditugunean, paketean doa zerbitzu medikuen ordainketa ere. Baina dirua iristen ez bada, ordainarazi nahi diguten plusa ez da inondik ere kopago bat (administrazioak zati bat eta guk beste bat jartzea), pagano arruntok ordaindu beharko dugun zerga berri bat baizik, administrazioak jarriko lukeena guk aurretik jarritakoa baita.
Administrazioak ziria sartu nahi digu kopago deituz zerga-ordain hutsa denari, baina odolkiak ordainetan izaten baitira, euskaraz odolkia deitzea proposatzen dut ditxosozko kopagoari.
Hitz beste
Odolkia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu