Hitz beste

Ondasunak

Anjel Lertxundi.
2011ko uztailaren 28a
00:00
Entzun
Han-hemen, eliza hainbat ondasunen jabe egin da berriki. Ia modu klandestinoan gertatu da dena. Infernukotzat jotzen genituen teknikekin. El Rotoren atzoko binetan, aingeru bat ikusi genuen zerutik oihuka: «Jauna, elizak bere izenean inskribatu du zerua!». Baina El Rotoren aingerua lurrera begira ari da abisua ematen, eta ez jaunaren eremu goienetara. Guri ari zaigu aingerua, eta ez goi-goikoari: pentsa liteke binetan aipatzen dena ez dela zeru espirituala, egunotan euria hain erruz eta hain sarri oparitzen ari zaigun zeru fisiko horixe baizik. Ondasun material bat. Nafarroako hainbat herritan dauden ehunka eta ehunka eliza eta ermitak bezalakoa. Edo Aizarnako apaiz-etxearen antzekoa. Dirutan neurtu litekeen pagotxa bat, txanponen ispilu distiratsuan islatzen dena. Neurgarria, ukitzen dena, banketxeetan biziki estimatzen dutena.

Aberastasun bat.

Gizaki arruntok —elizak ere bai nonbait— zerutzat daukaguna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.