Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Ondoeza

2012ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
Albert Jovell berrogeita hamar urteko mediku katalan bat da, eta orain hamar urte minbizia diagnostikatu zioten. Jovellek kazetari bati: «Medikuntzako karreran biologismo gutxiago eta humanismo gehiago behar da». Mediku bati muga-mugako egoera asko egokitzen zaio bizitza profesionalean zehar: arazo etikoak, filosofikoak, sozialak, afektiboak… Bere lanak heriotza eta sufrimendua ditu frontisa, baina, antza, mediku karrerak prestakuntza humanistarik ematen ez.

Auzia nire alorrera ekarriz: sufrimenduari buruzko literaturak orri gogoangarriak eman ditu, mediku baten mesanotxean behar lukete Thomas Mannen Mendi magikoak, Camusen Izurria, Martin Santosen Isiltasunezko denborak, Gandiagaren Denbora galdu aldek, Imanol Zurutuzaren Errautsera aretako sugarrak, Joxe Aranzabalen Medikuak esan dit minbizia dudala izenekoak…

Mediku titulua iaz atera zuen neska batek baietsi dit fakultatean ez ziotela sekula aipatu halakorik…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.