Hitz beste

Oparia

Anjel Lertxundi.
2011ko abenduaren 24a
00:00
Entzun
Ordu txikiak dira, maskuria husteko premiak jaikiarazi nau. Gero, ia gaueroko errituari jarraituz, hozkailura joan naiz, basokada bat esne hartzeko sukaldeko leiho aurrean. Euriak eta haizeak dardara eragiten diete etxeko kristalei, kaleko argiei, bazter erdi ilun guztiz bustiei.Bat-batean, argi bat piztu da ia urte osoan hutsik egon ohi den etxe bateko leihoan. Opari baten moduan hartu dut beste leihokoaren nondik norakoak imajinatzeko aukera. Emakumea ematen du, nire adin modukoa, ez oso garaia. Egunon bereiziagatik etorria behar du. Edo, beharbada, aspalditik bizi da etxe horretan, baina nik ez dut izan haren berririk. Bakarrik bizi bada, haren bakardadearenik. Arazo laboralak baldin baditu, haren egoera sozialarenik. Gaixo baldin badago, haren eritasunarenik.

Leihoan segitzen du, gau iluneko argi bakarraren erdian, baina imajinazioaren oparia da hartaz dakidan guztia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.