Munduko libururik garestiena saldu berri du Sotheby's enkante-etxeak. Erosleak ia bederatzi milioi euro ordaindu ditu Amerikako hegaztiei buruz Audubon naturalistak egindako perla bibliografikoarengatik. Ez da mundua —eta munduan, gu— ulertzen eta hobetzen laguntzen duen liburu klasiko horietako bat. Eta ale bakarra izanik, ez du jende askok gozatuko. Halaber, egingo nuke erosleak plusbalioarengatik maite duela, haren balio estetikoengatik bainoago.
Orain urte batzuk Kardaberazen perla txiki bat oparitu zidan adiskide batek. Bere aita hil berri, liburuxka topatu zuen haren gauzen artean. «Nik baino etekin gehiago aterako diok». 1990eko prezioa dauka kortesia orrialdean. 27.000 pta, jartzen du. Biziki eskertu nion nitaz gogoratu izana. Ordutik liburu asko irakurri dut, badira tartean etekin handia atera diedanak. Irakurtzeko nago Jesus, Maria ta Joseren deboziñoko librucotic atararico devosiño batzuc.
Hitz beste. Anjel Lertxundi
Oparia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu